lunes, 28 de octubre de 2013

Hitzaldi interesgarria!

Aupa, ikasleak!
Datorren astelehenean, goizean, hitzaldi interesgarria eskainiko digute "Aranzadi" taldeko partaide batzuk. Zer dakizu sugeei buruz? Gustatzen zaizkizu? Beldurra ematen dizute? Jendeak esaten duen bezain gaiztoak dira?
Gai honi buruzko hitzaldia entzungo dugu, eta galderak egiteko aukera paregabea izango duzu.
Ea gustukoa dugun!!!

jueves, 24 de octubre de 2013

Urria bukatzen...

Kaixo, ikasle jator horiek!
Ikusten duzuenez, bloga nahiko abandonaturik daukat. Zergatik? Gelan galdetu eta erantzungo dizuet.
Sarak iruzkin bat egin duenez, berriro idaztera animatu naiz.
Gainera aprobetxatuko dut esateko benetan oso gustura nagoela zuekin, eta urtea uste baino azkarrago pasako dela.
Aprobetxatu ondo asteburu luze hau.
Ondo bizi!!!
Xabi.

domingo, 6 de octubre de 2013

Kaixo, lagunok!!!

Kaixo, 6. mailako ikasle berriak.
Orain arte ez dut ezer idatzi, izan ere, joan den urtean oso gutxi erabili genuen.
Hala ere, aurten ikusiko dugu nola doan.
Badakizue, iruzkin edo komentario bat utzi nahi baduzue, idatzi lehendabizi zure izena.
Laster arte!!!