lunes, 26 de mayo de 2014

ARRITXULORA!!!

Datorren ostegunean Arritxulora joango gara. Eguraldiak ez digula asko lagunduko ematen du, baina guri, bost axola!!! Dena den oso ondo pasako dugu.

Gogoratu zenbait gauza eramatea:
Lozorroa
Mendiko botak( ez baduzu, EZ EROSI!, uretako oinetakoak eraman eta kitto)
Galtzerdi potoloak, logelatik ibiltzeko (zapatillak nahiago badituzu, eraman)
Pijama
Nezeserra
Xukadera ertaina
Eguzkitako krema (zertarako?)
Zira
Motxila txikia
Urontzia (hutsa)
Arropa zikinetarako poltsa

Beharrezkoa baldin bada, jarri zure izena jantzietan edo lozorroan.


ZER EZIN DA ERAMAN?
Linterna
Mugikorra
Argazki-kamera
Janaria edo edaria

Zalantzaren bat izanez gero, esan.

OSO-OSO ONDO PASAKO DUGU!!!

miércoles, 14 de mayo de 2014

Maiatzako ekintza bereziak!!!

A ze azkar pasatzen ari den ikasturte hau!!!

Dagoeneko maiatzaren erdian gaude, eta ekintza berezi hauek egitekotan ditugu:

-   16an:  SANTA JUANAREN OSPAKIZUNA.

-   20an:   BERTSO JAIALDIA. Amaia Kultur Zentruan ospatuko dugun ekintza. Ea zuen gurasoek joateko aukera duten.

-   28 eta 29an: ARRITXULORA IRTEERA. Bi egun elkarrekin primeran pasatzeko aukera aparta!!!

Gauza hauei buruz iruzkinik utzi nahi baduzu, edo zalantzaren bat baldin baduzu, IDATZI HEMEN.

Ondo izan.