miércoles, 20 de mayo de 2015

jueves, 29 de enero de 2015

Bakearen inguruko ipuin eta bertso lehiaketa

Ostiral honetan munduko eskola askotan BAKEAren eguna ospatuko da. Eta horrexegatik aurten 5. eta 6. mailakoen artean ipuin eta bertso lehiaketa bat antolatu dugu. Egia esateko oso lan politak sortu dituzte. Baino gela bakoitzetik ipuin eta bertso bat aukeratu ditugu irabazle moduan. Eta hemen dituzue aukeratutako idazlanak. espero dugu zuen gustukoak izatea; eta batez ere, hitz horiek esaten dutena egia bihurtzea. Eta gogoratu: 



Guri dagokigu bake eramaileak izatea!!!

viernes, 16 de enero de 2015

Inauteriak

Inauteriak gero eta gertuago ditugu. Beraz, prestaketekin hasi beharko dugu. 
Ba al dakizue aurten zertaz mozorratuko garen??
Hemen duzue erantzuna: 



jueves, 12 de junio de 2014

HENDAIAKO HONDARTZAN

Kaixo, ikasleok!!!
Gaur hondartzara joan gara. Zuen portaera on-ona eskertu nahi nizueke.
Lixy oso ondo jarri da. Anbulantzian bertan askoz hobeto zegoen. Denon laguntza eskertzekoa da.
Oso majoak zarete, benetan!!!
Ondo izan eta bihar arte.

lunes, 9 de junio de 2014

Osteguneko TXANGOA

Aupa, ikasleok!!!
Ainhoarekin hitz egin ondoren, datorren ostegunean hondartzara joan gaitezkeela jakinarazi nahi dizuet.

Beti bezala, gelara joango gara, bertatik abiatuko baikara.

OINEZ, Hendaiako hondartzara joan-etorria egingo dugu. Bidea luze samar denez, oinetako egokiak eramatea behar-beharrezkoa da. Horretaz aparte, beste zenbait gauza kontuan izango dugu:

BIDEAN
- Denbora guztia EUSKARAZ mintzatuko gara.
- Ibilbidea BINAKA egingo dugu, LERROAN. Bestela espaloi guztia hartuko genuke, eta jendeari traba egingo genioke.
- Taldea ELKARTURIK joango gara, aurrekoekin hutsunerik utzi gabe, semaforoak-eta modu egokian zeharkatu ahal izateko.
- Bidetik EZ dugu ZARATARIK egingo, normal-normal hizketan joango gara.

HONDARTZAN
- EREMU bat hartuko dugu eta bertatik EZ gara aterako.
- EZ dugu ZARATARIK egingo.
- HURBIL egon daitekeen jendeari erreparatuko diogu.
- BAINATU nahi duena EZIN da joan irakasleok esan arte.
- Uretan ZILBORRARAINO bakarrik sar daiteke.
- "Aguadillak" egitea guztiz DEBEKATUTA dago (edo hondarra bota...)


ZER ERAMAN
- Toalla
- Bi bainu-jantzi
- Ibilbidea egiteko oinetako aproposak
- Eguzki-krema
- Txanoa
- Hamaiketakoa
- (Nahi izanez gero, hondartzako jolasa arinak: erraketa finak, diska hegalaria, petanka...)

ZER UTZI ESKOLAN
- Kexak eta protestak
- Gaztelania

Dena momentuan eta buruz egiten ari naiz.
Zerbait garrantzitsua ahazten ari zaidala ikusten baduzu, idatzi hemen.

Eguraldi ona enkargatuta dago. Giro ona eta goxoa guk egin beharko dugu.

Bihar arte.

viernes, 6 de junio de 2014

TXANGOA

Aupa, ikasleok!!!
A ze pozik nagoen azkeneko hilabetean gelan egin duzuen euskeraren erabilpenarekin!!!
Ondo dakizuenez, lehiaketa bat egin genuen bi gelen artean.
Bi gelek oso puntuazio altua lortu duzuen arren, 6.Bkoek irabazi dute hiru puntuengatik. Horrexegatik beraiei tokatu zaie txangoa egitea.

Gaur gelan horretaz hitz egin dugu. Mendia ala hondartza eskaini diet. Gehiengoek HONDARTZA aukeratu dute.

Hala ere, 6.Bkoek erabaki bat hartu dute: 6.Akoak txangora gonbidatzea. Izan ere, puntuazioa oso altua izan da bi kasuetan, eta momentu politak denok konpartitzea ideia ona iruditu zaie.

Beraz, datorren astean horretaz hitz egin beharko dugu.

Dena den, Ainhoarekin hitz egingo dut, gurekin etorri ahal izateko.

Bueno ba, ondo pasa asteburua (prestatu ondo Inguru) eta astelehena arte.

Xabi

lunes, 26 de mayo de 2014

ARRITXULORA!!!

Datorren ostegunean Arritxulora joango gara. Eguraldiak ez digula asko lagunduko ematen du, baina guri, bost axola!!! Dena den oso ondo pasako dugu.

Gogoratu zenbait gauza eramatea:
Lozorroa
Mendiko botak( ez baduzu, EZ EROSI!, uretako oinetakoak eraman eta kitto)
Galtzerdi potoloak, logelatik ibiltzeko (zapatillak nahiago badituzu, eraman)
Pijama
Nezeserra
Xukadera ertaina
Eguzkitako krema (zertarako?)
Zira
Motxila txikia
Urontzia (hutsa)
Arropa zikinetarako poltsa

Beharrezkoa baldin bada, jarri zure izena jantzietan edo lozorroan.


ZER EZIN DA ERAMAN?
Linterna
Mugikorra
Argazki-kamera
Janaria edo edaria

Zalantzaren bat izanez gero, esan.

OSO-OSO ONDO PASAKO DUGU!!!