martes, 24 de diciembre de 2013

EGUBERRION ETA URTEBERRION

Aupa, lagunok!!!
Atzo desio hau idaztea bururatu zitzaidan, baina berandu zelakoan, azkenean ez nuen idatzi. Gaur, berriz, Leire L. de Guevararen iruzkinarekin topatu naiz (sugeen hitzaldiaren atalean) eta inoiz ez dela berandu pentsatu dut.

Ondo pasa egun hauek, asko-asko disfrutatu, gaur gauean zuen ondoan daudenekin oso ondo pasa, eta ez dauden pertsonez gogoratu maitasunez.

Ni zuekin ere gogoratzen naiz. Indarrak hartuko ditugu bigarren hiruhilekari kemenez aurre egiteko.

Muxu bana denoi.

lunes, 4 de noviembre de 2013

SUGEEI BURUZKO HITZALDIA

Gaur Aranzadikoak etorri eta sugeei buruzko hitzaldi interesgarria eskaini digute.
Bueno, interesgarriarena nik esaten dut, baina zuek zer diozue? Gustatu zaizue? Sugeei buruzko zenbait iritzi aldatu dituzue?
Nahi izanez gero, utzi hemen zure iruzkina edo komentarioa.

lunes, 28 de octubre de 2013

Hitzaldi interesgarria!

Aupa, ikasleak!
Datorren astelehenean, goizean, hitzaldi interesgarria eskainiko digute "Aranzadi" taldeko partaide batzuk. Zer dakizu sugeei buruz? Gustatzen zaizkizu? Beldurra ematen dizute? Jendeak esaten duen bezain gaiztoak dira?
Gai honi buruzko hitzaldia entzungo dugu, eta galderak egiteko aukera paregabea izango duzu.
Ea gustukoa dugun!!!

jueves, 24 de octubre de 2013

Urria bukatzen...

Kaixo, ikasle jator horiek!
Ikusten duzuenez, bloga nahiko abandonaturik daukat. Zergatik? Gelan galdetu eta erantzungo dizuet.
Sarak iruzkin bat egin duenez, berriro idaztera animatu naiz.
Gainera aprobetxatuko dut esateko benetan oso gustura nagoela zuekin, eta urtea uste baino azkarrago pasako dela.
Aprobetxatu ondo asteburu luze hau.
Ondo bizi!!!
Xabi.

domingo, 6 de octubre de 2013

Kaixo, lagunok!!!

Kaixo, 6. mailako ikasle berriak.
Orain arte ez dut ezer idatzi, izan ere, joan den urtean oso gutxi erabili genuen.
Hala ere, aurten ikusiko dugu nola doan.
Badakizue, iruzkin edo komentario bat utzi nahi baduzue, idatzi lehendabizi zure izena.
Laster arte!!!