lunes, 27 de enero de 2014

MATEMATIKA LANTZEKO BI HELBIDE

Kaixo, ikasleok!
Zer moduz matematika?  Ondo?  Bada, primeran.
Ez hain ondo? Bada, hemen utziko dizkizuet praktikatzeko aproposak izan daitezkeen bi helbide.  Behar badituzu, aprobetxatu eta erabili:

.http://ceiploreto.es/

http://recursosauladeapoyo.blogspot.com.es/


Animo, neska-mutilak! Ea ondo etortzen zaizuen!!

BAKEAREN EGUNA

Kaixo, ikasleok!

Datorren ostegunean Bakearen Eguna ospatu nahi dugu. Ez dakit posible izango den, izan ere, eguraldi txarra iragarri dute aste osorako.
Hala ere, guk pentsatutako guztia prestatu egingo dugu.

Ospakizunaren bukaeran, batzuk bi bertso botako dituzte. Bertso horiek buruz ikasten badugu, hobeto. Horrexegatik, hemen behean agertzen zaizkizue:




SAN VICENTE DE PAUL                   LA SALLE                    EL PILAR


B A K E A R E N      E G U N A


(Doinua:  “Orioko  balea”)

Ez badakizu zer den
“BAKEA” zuk galde,
horixe azaltzeko
plazan hiru talde,
barruko maitasuna
ematea debalde;
lan egin dezagun guk
Bakearen alde.



Ta bakearen alde
nola egiten da lan?
Ahal didazue, mesedez,
garbi-garbi esan?
Nahiz ta arazoak aurkitu
hemen, hor eta han,
zure inguruan eskua
eta bihotza eman.



IKASI  ETA  PRAKTIKATU!!!!