Datorren ostegunean Arritxulora joango gara. Eguraldiak ez digula asko lagunduko ematen du, baina guri, bost axola!!! Dena den oso ondo pasako dugu.
Gogoratu zenbait gauza eramatea:
Lozorroa
Mendiko botak( ez baduzu, EZ EROSI!, uretako oinetakoak eraman eta kitto)
Galtzerdi potoloak, logelatik ibiltzeko (zapatillak nahiago badituzu, eraman)
Pijama
Nezeserra
Xukadera ertaina
Eguzkitako krema (zertarako?)
Zira
Motxila txikia
Urontzia (hutsa)
Arropa zikinetarako poltsa
Beharrezkoa baldin bada, jarri zure izena jantzietan edo lozorroan.
ZER EZIN DA ERAMAN?
Linterna
Mugikorra
Argazki-kamera
Janaria edo edaria
Zalantzaren bat izanez gero, esan.
OSO-OSO ONDO PASAKO DUGU!!!
Eskerrik asko Xabi, gauzen zerrenda jartzeagatik. Horrela maleta hobeto prestatzen dugu.
ResponderEliminarLucía.
♡Ze ondo pasa dugu arritxulon: denbora guztian jolasean, eta gauean diskofesta!!!!
ResponderEliminarPena da handik joatea.....an geundenez aste bat gehiago geratu al ginen jejeje
Irati Telletxea :-)
Arrazoi guztia duzu, Irati!
ResponderEliminarNi neu oso lasai egon naiz zuekin, portaera bikaina izan duzue eta primeran pasa dugu denok!!!
Beste urteetan baino dantza gehiago egin nuen diskofestan!!!