viernes, 6 de junio de 2014

TXANGOA

Aupa, ikasleok!!!
A ze pozik nagoen azkeneko hilabetean gelan egin duzuen euskeraren erabilpenarekin!!!
Ondo dakizuenez, lehiaketa bat egin genuen bi gelen artean.
Bi gelek oso puntuazio altua lortu duzuen arren, 6.Bkoek irabazi dute hiru puntuengatik. Horrexegatik beraiei tokatu zaie txangoa egitea.

Gaur gelan horretaz hitz egin dugu. Mendia ala hondartza eskaini diet. Gehiengoek HONDARTZA aukeratu dute.

Hala ere, 6.Bkoek erabaki bat hartu dute: 6.Akoak txangora gonbidatzea. Izan ere, puntuazioa oso altua izan da bi kasuetan, eta momentu politak denok konpartitzea ideia ona iruditu zaie.

Beraz, datorren astean horretaz hitz egin beharko dugu.

Dena den, Ainhoarekin hitz egingo dut, gurekin etorri ahal izateko.

Bueno ba, ondo pasa asteburua (prestatu ondo Inguru) eta astelehena arte.

Xabi

1 comentario:

  1. Anónimo6/6/14 17:05

    A ze urduri nago!!!!! hondartzara joatea eta naiago dut uretan sartzea horrela, fresko-fresko etorriko gara hondartzatik!!!!! XD ;)
    Ainhoa Senosiain

    ResponderEliminar

Utzi hemen zure iruzkina