lunes, 9 de junio de 2014

Osteguneko TXANGOA

Aupa, ikasleok!!!
Ainhoarekin hitz egin ondoren, datorren ostegunean hondartzara joan gaitezkeela jakinarazi nahi dizuet.

Beti bezala, gelara joango gara, bertatik abiatuko baikara.

OINEZ, Hendaiako hondartzara joan-etorria egingo dugu. Bidea luze samar denez, oinetako egokiak eramatea behar-beharrezkoa da. Horretaz aparte, beste zenbait gauza kontuan izango dugu:

BIDEAN
- Denbora guztia EUSKARAZ mintzatuko gara.
- Ibilbidea BINAKA egingo dugu, LERROAN. Bestela espaloi guztia hartuko genuke, eta jendeari traba egingo genioke.
- Taldea ELKARTURIK joango gara, aurrekoekin hutsunerik utzi gabe, semaforoak-eta modu egokian zeharkatu ahal izateko.
- Bidetik EZ dugu ZARATARIK egingo, normal-normal hizketan joango gara.

HONDARTZAN
- EREMU bat hartuko dugu eta bertatik EZ gara aterako.
- EZ dugu ZARATARIK egingo.
- HURBIL egon daitekeen jendeari erreparatuko diogu.
- BAINATU nahi duena EZIN da joan irakasleok esan arte.
- Uretan ZILBORRARAINO bakarrik sar daiteke.
- "Aguadillak" egitea guztiz DEBEKATUTA dago (edo hondarra bota...)


ZER ERAMAN
- Toalla
- Bi bainu-jantzi
- Ibilbidea egiteko oinetako aproposak
- Eguzki-krema
- Txanoa
- Hamaiketakoa
- (Nahi izanez gero, hondartzako jolasa arinak: erraketa finak, diska hegalaria, petanka...)

ZER UTZI ESKOLAN
- Kexak eta protestak
- Gaztelania

Dena momentuan eta buruz egiten ari naiz.
Zerbait garrantzitsua ahazten ari zaidala ikusten baduzu, idatzi hemen.

Eguraldi ona enkargatuta dago. Giro ona eta goxoa guk egin beharko dugu.

Bihar arte.

7 comentarios:

  1. eskerrik asko xabi, orain nire ama lasaiago dago
    Joseba Gil

    ResponderEliminar
  2. baina gerorako txankletak eraman ahal ditugu,ezta?
    eta zerbait edateko bidean? ura adibidez
    eskerrik askoo
    uxune alberdi

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Bai, Uxue, nola ez. Txankletak eta edaria eraman dezakezu.
      Edariarena gainera idatzi behar nukeen baina pasa zitzaidan.

      Eliminar
  3. Seguru bihar lagunekin oso ondo pasako dugula denok.Gogo asko ditut!!!!!!!

    Juncal Echeverria :-)

    ResponderEliminar
  4. Hendaiara joaten baldin bagara, ''Tarjeta Sanitaria Europea'' eta ''DNI'-ak eraman behar dira?

    Ainhoa S.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Ez, ez da beharrezkoa. Autobusez-edo Frantziara joango bagina, eramango genuke. Baina juxtu muga pasa, oinez joan... ez dut beharrezkoa ikusten.

      Eliminar
  5. Ados, eskerrik asko!
    Ainhoa S.

    ResponderEliminar

Utzi hemen zure iruzkina